Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
 iCal fitxeroaren moduan deskargatu

KONTZERTUA: BELE

Musika
Latxartegi Aretoa
Ostirala, 30 Urria 2026
20:00 –
---

Bele Lide Hernandoren musika proiektu berria da. Liher taldearekin rockaren munduan edota Ispirit gospel taldearekin hainbat urtez murgilduta ibili ostean, haurtzarotik maite izan dituen tradizio afroamerikarreko musika estiloetara (soula, r&b-a edota dancehall-a) itzuli nahi izan du proiektu berri honekin, beti ere gaur egungo soinu urbanoetara eta pop estiloaren egituretara egokituz.

2024ean Herrari izeneko lehen albuma argitaratu, eta 2025an zehar korista eta gitarrajole gisa Fermin Muguruzarekin nazioarteko biran egon ostean, Lide Hernandoren Bele proiektua bueltan da lan berri batekin.

Beleren Muturrez Zerura azken diskoaren kanta berriak entzuteko aukera izango dugu.