Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
 iCal fitxeroaren moduan deskargatu

BURDIN FESTA

Jaiak
Igandea, 20 Iraila 2026
09:00 – 23:00
---

11:00 - 12:00
Langileen Ibilbidearen antzeztutako bisitak: Agirre-Etxeberri, Patricio Echeverriaren etxebizitza eta 50. hamarkadako eskola eta kapera.
Topagunea: Agirre-Etxeberri, Urola Kaleko egurrezko atean.
Doakoa. Ez da aldez aurretik izena eman behar. Aforoa bete arte (20 pertsona).
BAM! Bergara Antzerki Musikala Elkartearen antzezlanarekin.

11:00 - 12:30
"Duela 100 urte" erakusketa.
Burdinola Elkartearen erakusketa medikuaren etxe zaharrean (euskaltegian).
Doakoa. Ez da aldez aurretik izena eman behar.

12:00 - 13:00
Idazleen txokoa eta irakurketa maratoia «Legazpi hitzez hitz».
Udaletxeko plazan. Hartu mikrofonoa eta irakurri Legazpiko historiaren pasarte bat: ahots bakoitzak balio du!

12:00 - 13:00
Doinua musika banda + Legazpi musika bandarekin kalejira.
Legazpiko erdiguneko kaleetan zehar.

13:00 - 14:00
Sustraiak dantza taldearen eta Goiz Deia Txistulari taldearen emanaldi ibiltaria.
Legazpiko erdiguneko kaleetan zehar.

13:00 - 15:00
Burdin-pintxo ibilbidea egin Legazpiko tabernetan.
1_Eskuratu EKONOMATUKO KARTILLA parte hartzen duen edozein tabernatan.
2_Dastatu BURDIN-PINTXOA eta zigilatu kartilla taberna bakoitzean.
3_Osatu kartilla eta parte hartu 100 €-ko bonu baten zozketan.
Katilu - Urbeltz - Batzokia - Gizarte zentroa - Mendi - Karibe Berri - Kukue - Elizondo.

13:30 - 14:30
Ezagutu Legazpiko eliza. Bere historia eta txokoak kontatuko dizkizugu.
Bisita gidatua.
Doakoa. Ez da aldez aurretik izena eman behar.

17:00 - 18:00
Langileen Ibilbidearen antzeztutako bisitak: Agirre-Etxeberri, Patricio Echeverriaren etxebizitza eta 50. hamarkadako eskola eta kapera.
Topagunea: Agirre-Etxeberri, Urola Kaleko egurrezko atean.
Doakoa. Ez da aldez aurretik izena eman behar. Aforoa bete arte (20 pertsona).
BAM! Bergara Antzerki Musikala Elkartearen antzezlanarekin.

18:00 - 19:00
Bertso saioa, Bertso Olariak taldearen eskutik.
Udaletxeko plaza / Legazpiko zine kluba.

19:00 - 20:00
Alaitasuna Errondailaren emanaldia.
Udaletxeko plaza / Burdin-pintxoaren zozketa egingo da emanaldian zehar.