Musika
Latxartegi Aretoa
Igandea, 22 Azaroa 2026
12:30 –
DOAN

Sara Grajal, Sibel Berra, Maider Biguri eta Barbara Berroteranek osatutako taldeak soul musikaren arrakasta handietan oinarritutako kontzertua aurkezten du. Errepertorioak 60ko hamarkadako soul klasiko ezagunak, kutsu espiritualeko soul abestiak eta gospel kantu adierazgarriak uztartzen ditu, ikuskizun dinamiko, dotore eta indartsua sortuz.
Zuzeneko banda indartsua osatzen dute Andoni Etxebestek (bateria), Jorge Luengok (baxua), Daniel Fernándezek (gitarra), Álex Harok (saxoa) eta Iñaki Miguelek, pianoan eta zuzendaritzan.