
Leire Bilbaoren ipuin berean oinarriturik (Haur Gazte Literatura Sari Nazionala), Jon Mayak sortutako ikuskizuna, June San Sebastianen irudiak, Maite Larbururen musika eta Kukai Dantzaren koreografiak biltzen dituena. 17:00etan Latxartegi Aretoan. Euskaraz.
Sarrera 5€.
Sarrerak aurrez salgai https://latxartegisarrera.sacatuentrada.es/
Gerrak gure egunerokotasuna asaldatzen dabil, azken garaian. Batzuetan komunikabdieetan presenteago dago, besteetan ezkutuagoan, baina bertan. Haurrak pairatzen dituzte eragin larrienak. KLERA-k errealitate horren emozioak dakarzkigu, emozioen bidetik errealitate berri batera joateko desio gisa.
Jon Mayaren ideia batetik abiatuta, lengoaia artistiko ezberdinak koaderno batean bildu zituen Klerak; literatura, ilustrazioa, musika eta dantza espresio bide hartuz. Koaderno gisako argitalpen batean bildutakoak, eszenatokian jarri ditu orain Kukai Dantzak, bi dantzari eta Maite Larburu musikariaren interpretazioa duen familia ikuskizun batean.
Artearen poetikotasunetik, gerraren ondorioei buruz gogoeta egitera gonbidatzen gaitu ikuskizun honek. 40 minutuko iraupena du eta aipatutako arte guztiak uztartzen ditu oholtzan.
* Espainiako Haur eta Gazte Literatura Sari Nazionala jaso du 2025. urtean.
FITXA ARTISTIKOA:
Zuzendaritza artistikoa: Jon Maya
Dantzariak: Kukai Dantza
Musika sorkuntza eta zuzeneko musika: Maite Larburu
Testua: Leire Bilbao
Ilustrazioak: June San Sebastian
Ikus-entzunekoak: David Bernués
Koreografia: Jon Maya
Argiztapena: David Bernués