Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
 iCal fitxeroaren moduan deskargatu

BISITA: Mirandaola burdinola martxan

Bestelakoak
Igandea, 05 Apirila 2026 – Igandea, 05 Apirila 2026
11:00 – 14:30

Aizkorriko Parke Naturalaren magalean kokatzen den Mirandaolako Burdinola naturaz inguratuta dago eta euskal tradizioaren eta kulturaren ikur bizia da. XVI. mendean bezala jantzitako olagizonek beren historia ezagutzera gonbidatuko zaituzte ikuskizun paregabea eskainiz. Ezin izango diozu suari begiratzeari utzi, zeinek, bi hauspo handien laguntzaz burdina gori-gori berotzen duen 1200 gradutik gora, ondoren, 300 kilo baino gehiago pisatzen duen mailu handian forjatuz. Zalantzarik gabe, galdu ezin daiteken esperientzia da. Bisita amaitzeko, ola-pintxo goxoa dastatuko duzue, txingarretan egindako txistorra, baserriko ogia eta sagardoa. Ezin daiteke gehiago eskatu!

Sutegiko txinpartek, uraren indarrak eta mailuaren soinuak, esperientzia guztiz zirragarria egiten dute!

Ezinbestekoa da ordua erreserbatzea

11:00 Burdinola martxan (Euskeraz)

12:00 Burdinola martxan (Gazteleraz)

13:00 Burdinola martxan (Gazteleraz)

943 73 04 28 / This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. / www.lenbur.com