
Chillida Lantoki
Gune aparta da, bakarra, museo bihurtutako lantegi zahar bat, eta Euskal Herriko eskultore garrantzitsuenetariko bat den Eduardo Chillidaren eskutik arteak eta industriak duten harremana erakusten duena. Legazpira etorri zen Chillida gaur egun mundu osoko plaza eta museotan ikusgai dauden eskultura ikaragarriak egitera. Eskultorearen paper eta forja tailerrak daude ikusgai gune honetan, baita Patricio Echeverria lantegiko Forja Handiko makinak ere, eta langile batzuei egindako elkarrizketak ere erakusten ditu.
Fabrika
Industrializazioa Euskal Herrira iritsi zenean, bizitzeko eta lan egiteko modu berriak sortu ziren. Legazpiko paper fabrika zaharrean kokatuta dagoen Fabrika museo-gunean, ibilaldia egingo dugu industrializazioan zehar, gure lurraldean eragindako aldaketa sakon hark utzi zituen ondorio sozialak, ekonomikoak eta ingurumen arlokoak ezagutzeko. Euskadiko produktu eta lantegi esanguratsuenak aurkituko ditugu bertan, eta azken bi mendeetan euskaldunon izaera gehien markatu duen alderdi hori ezagutuko dugu.
Bisitak hitzordua aurrez hartuta egingo dira:
943 73 04 28 /