Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
 iCal fitxeroaren moduan deskargatu

BISITA: Chillida Lantoki, Fabrika eta Langileen Etxebizitza

Bestelakoak
Igandea, 26 Apirila 2026 – Igandea, 26 Apirila 2026
11:30 – 13:00

Chillida Lantoki

Gune aparta da, bakarra, museo bihurtutako lantegi zahar bat, eta Euskal Herriko eskultore garrantzitsuenetariko bat den Eduardo Chillidaren eskutik arteak eta industriak duten harremana erakusten duena. Legazpira etorri zen Chillida gaur egun mundu osoko plaza eta museotan ikusgai dauden eskultura ikaragarriak egitera. Eskultorearen paper eta forja tailerrak daude ikusgai gune honetan, baita Patricio Echeverria lantegiko Forja Handiko makinak ere, eta langile batzuei egindako elkarrizketak ere erakusten ditu.  

Fabrika

Industrializazioa Euskal Herrira iritsi zenean, bizitzeko eta lan egiteko modu berriak sortu ziren. Legazpiko paper fabrika zaharrean kokatuta dagoen Fabrika museo-gunean, ibilaldia egingo dugu industrializazioan zehar, gure lurraldean eragindako aldaketa sakon hark utzi zituen ondorio sozialak, ekonomikoak eta ingurumen arlokoak ezagutzeko. Euskadiko produktu eta lantegi esanguratsuenak aurkituko ditugu bertan, eta azken bi mendeetan euskaldunon izaera gehien markatu duen alderdi hori ezagutuko dugu.  

Langileen Etxebizitza

Langileen Etxebizitzan, lantegi berriak sortzearekin batera eraldatu egiten den herri baten historioa kontatzen da. Lantegi berriekin, lan eta etorkizun hobearen bila datozen milaka familia iritsiko dira Euskal Herrira. Bisita honetan iritsi berria den langile-familia baten egunerokoan murgilduko gara. Telebistarik gabe, hozkailurik gabe, garbigailurik gabe, berogailurik gabe...apopiloak edo sukaldea erabiltzeko eskubidea duten bizilagunak batera bizi dira lantegiko maizterrekin.

Bisitak hitzordua aurrez hartuta egingo dira:

943 73 04 28 / This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. / www.lenbur.com