
9:00: Goiz Deia Txistulari Taldearen goiz deia.
10:15: Gurutze Deunaren erlikiaren itzulera Mirandaolako elizara, txistulari, dantzari eta herritarrekin.
11:00: Meza Nagusia, Mirandaolako Ermitan, Santikutz Abesbatzaren partaidetzarekin.
12:00: Olagizonei ongietorria eta ohorezko ezpata-dantza.
12:30: Ola martxan jartzea/
13:00: ERROMERIAREN HASIERA. Parte hartuko dute: Olamendi Eskola eta Haztegi Ikastetxeko Bertsolariak, Bertso Eskolako bertsolariak, Korosti eta Sustraiak Dantza taldeetako dantzari txikiak, Doinua Musika Eskolako trikitilari eta panderojoleak eta Goiz Deia Txistulariak.
14:00: Herri Bazkaria. Bakoitzak berea eraman ahal izango badu ere, Lekanazpi Elkarteak Kalderetea Euskal untxiarekin prestatuko du. Txartelak hartu behar dira maiatzaren 6a baino lehen, Karibe Zaharra, Gurrutxaga eta Maiatza tabernetan, prezioa 7€. Edaria Mirandaola tabernan edo norberak eraman. Bertaratzen diren guztientzat postrea Udalak jarriko du.
15:00: Haurrentzako jolasak Lenburren eskutik 17:00ak arte.
15:30: Bazkalostea Trapalata Txarengarekin.
17:30: HERRIRA ITZULTZEA, Trapalata txarangarekin eta erraldoiekin. Herrira iristean kalejira erdigunean.