
9:30: 92. Santikutz Txirrindulari Klasikaren irteera, Telleriarteko Txirrindulari Elkarteak antolaturik.
10:00: Bakarkako Xake Txapelketa, “suitzar” erara, Azokan, Santikutz Xake Elkarteak antolaturik.
10:00: Probintzi eta Herri Mailako Bola Txapelketa, Danantzako herri bolatokian, Danantzako Bola Elkarteak sustaturik. Izen-ematea: 10:00etatik 11:00etara.
10:00: Legazpiko XVI. Haurren Pilota Txapelketako Finalak, Urbeltz Pilotalekuan, Legazpiko Gazteak pilota eskolak sustaturik.
11:30: Doinua Musika Eskolako taldeen kalejira Udalbatza Txikiarekin, Musika Eskolatik abiatuta, erdigunean.
12:00: Udalbatza Txikiaren aurkezpen ekitaldia eta aginte makila jasotze ekitaldia Euskal Herria plazan. Eguraldi txarrarekin Udaletxeko batzar aretoan eta inguruko arkupeetan
12:00: LEK Erraldoi eta Buruhandien konpartsaren kalejira Doinuzar Gaitero taldeekin.
13:00: Txirrindulari probaren iritsiera, Kale Nagusian, eta sari banaketa.
14:00: Koadrila/Herri bazkaria, Haztegi ikastolako atzeko pilotalekuan. Ohi bezala, norberak eraman beharko du bere bazkaria. Ez ahaztu baserritar jantzia soinean eramateaz, eta amaitzean dena jasotzeaz.
17:00: Binakako XVII. Pilota Txapelketa Herrikoiaren finalak, Urbeltz Pilotalekuan, Trapalata Txarangaren parte hartzearekin. Legazpiko Gazteak pilota eskolak sustaturiko ekitaldia.
17:00-19:00: Barraketako soinu-ekipoak eta sirenak bi orduz itzaliko dira, aniztasun funtzionala duten pertsonentzat
18:00: Haur eta Gazte Danborradaren irteera, Laubidetik Udalbatza txikiaren konpainiarekin. Eguraldi txarra balitz, ekitaldia Bikuña Kiroldegian egingo da.
19:00: Danborradaren iritsiera, Euskal Herria plazara. Plazako ekitaldia eta aginte makila Herri Danborradari pasatzea.
19:30: Alaitasuna Errondaila erdiguneko kaleetan, 21:00ak arte.
22:00: Su Talka kale ikuskizuna Deabru Beltzak taldearen eskutik, erdigunean.
22:30: Txekor prestaketa, Burruntzi erara, Kale Nagusian. Prestatuko den txekorra Lakiola haundi baserrikoa izango da.
23:30: DANTZALDIA: AKERBELTZ Erromeria, Euskal Herria plazan.