
09:30: XV. Herriko Ganadu eta artisau feria, Kale Nagusian, 13:30ak arte.
9:30: ARGAZKI LEHIAKETA HERRIKOIA, ganadu feria bitartean, 13:00ak arte.
10:00: Legazpiko Dultzaineroen kalejira. Bi taldetan arituko dira: Batzuk Egialde auzotik erdigunera eta besteak San Martin, Itxaropen, Bikuña eta erdiguneruntz
11:30: Herri Kirol jolasak Euskal Herria plazan familia giroan. Eguraldi txarra balitz Ikastolako atzeko pilotalekuan.
12:00: Santikutz Abesbatza auzoz auzo eta kalez kale.
13:00: Burruntzi erara prestaturiko txekor pintxo banaketa, Kale Nagusian, 2 €-ren truke. Banaketaz Legazpiko Solkie-Gure Esku dago taldea arduratuko da. Txekorra Lakiola Haundi baserrikoa izango da.
14:00: Haur eta familien herri bazkaria, Euskal Herria plazan. (Eguraldi txarrarekin Haztegiko atzeko pilotalekuan). Haragi eta barazki Paella egongo da Lekanazpi Elkarteak prestaturik, baina txartelak hartu behar dira apirilaren 24a baino lehen, Karibe Zaharra Gurrutxaga eta Maiatza tabernetan. Txartelen prezioa: 6€.
16:00: Azken Fakirra, ikuskizuna Haur-familientzat, Zirika zirkus taldearekin, Euskal Herria plazan. Eguraldi txarrarekin Haztegi Ikastolako atzeko pilotalekuan.
18:00: LEK Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren kalejira Gaztedi Dultzaineroak, Doinuzar gaiteroak eta Gaiteros de San Adrianekin.
22:30: Herri danborradaren irteera. Laubidetik bi zutabe eta Bikuña Plazatik 3. zutabea. Eguraldi txarra balitz, udaleko webgune eta komunikabideen bidez jakin araziko da zer eta nola egingo den.
00:00: Herriko ikurrina jartzea, Euskal Herria plazan, Legazpiko Ereserkiarekin, eta Danborradaren emanaldi nagusia.
01:00: Joselontxos txaranga Euskal Herria plazan hasi eta erdiguneko kaleetan.