Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
 iCal fitxeroaren moduan deskargatu

BISITA: Langileen etxebizitza eta 50. Hamarkadako Eskola

Bestelakoak
Igandea, 24 Maiatza 2026 – Igandea, 24 Maiatza 2026
11:00 – 12:30

Langileen etxebizitza

Langileen Etxebizitzan, lantegi berriak sortzearekin batera eraldatu egiten den herri baten historia kontatzen da. Lantegi berriekin, lan eta etorkizun hobearen bila datozen milaka familia iritsiko dira Euskal Herrira. Bisita honetan iritsi berria den langile-familia baten egunerokoan murgilduko gara. Telebistarik gabe, hozkailurik gabe, garbigailurik gabe, berogailurik gabe… apopiloak edo sukaldea erabiltzeko eskubidea duten bizilagunak batera bizi dira lantegiko maizterrekin.

50. Harmakadako eskola

Arbel-ziriak, ikasmahaiak eta entziklopediak… gauza bakoitza bere tokian dago kokatuta, ordena zorrotza jarraituz. Bisitaria denboran bidai bat egitera gonbidatzen du horrek guztiak, 50. Hamarkadako Eskolaraino eramanez. Garai hartako eskolan zorroztasuna, diziplina eta erlijioa ziren transmititzen ziren balio garrantzitsuenak, eta mutilek eta neskek bananduta ikasten zuten, ikastetxe desberdinetan, non gizartean izango zuten “funtzioa” betetzeko heziak ziren. Zu izan zaitezke zuri-beltzezko filma honetako protagonista. Ikasmahaien tapak altxatuz, mila istorio aurkituko dituzu, eta xx. mende erdialdeko joko eta jostailu tradizionalak ezagutuko dituzu.

Bisitak aurretik hitzordua hartuta egingo dira:

943 73 04 28 / This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.www.lenbur.com