Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
 iCal fitxeroaren moduan deskargatu

ONGIZAN: familientzako formakuntza

Ikastaroak
Asteazkena, 06 Maiatza 2026 – Asteazkena, 06 Maiatza 2026
18:00 –

Ongizan programak nerabeen ongizate emozionala bultzatzen du, eta familiak nerabezaroari buruzko tailerrean parte hartzera gonbidatzen ditu

Ongizan programak, Legazpin garatzen ari den ekimen pilotuak, aurrera jarraitzen du udalerriko hiru ikastetxeetako 11-13 urteko ikasleen artean ongizate emozionala sustatzeko helburuan. Osasun mentaleko profesionalek gidatutako proiektu honen bidez, erresilientzia eta kudeaketa emozionala garatzera bideratutako tresnak lantzen ari dira ikasgeletan.

Aldi berean, irakasleek berariazko prestakuntza-ekintzetan parte hartzen dute, ikasleen emozio-egoerak hobeto identifikatzeko eta hezkuntza-ingurunean laguntzeko estrategiak indartzeko.

Ildo beretik, programak beste urrats bat ematen du, familiak prozesuan funtsezko eragile gisa txertatuz. Laguntza eta baliabide praktikoak eskaintzeko asmoz, gurasoentzako eta legezko tutoreentzako prestakuntza-saio bat antolatu da:

"Familientzako prestakuntza, nerabe ikuspegitik"

📅 Asteazkena, maiatzak 6

🕕 18:00etan
📍 Kultur Etxea

Saioa Mertxe Lousar-ek eta Raul Giraldek emango dute, Gaztedi programaren psikoterapeutak, nerabeei eta euren familiei osoko laguntza-zerbitzu integrala. Funtsezko alderdiak jorratuko dituzte, hala nola nerabezaroa ulertzea, emozioen kudeaketa, familia-eremuko komunikazioaren hobekuntza eta eguneroko gatazken konponbidea.

Ekimen honen helburua da espazio hurbil eta erabilgarri bat sortzea, familiek kezkak partekatzeko, tresnak eskuratzeko eta seme-alaben laguntza emozionalean duten zeregina indartzeko.

Ongizan programa Legazpiko Hezkuntza Mahaian hautemandako beharrei erantzuteko sortu da, eta Legazpin jarri da abian, Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantzazioari esker. Ikasturtea amaitu arte garatuko da, eta ikasleak, familiak eta hezkuntza-komunitatea barne hartzen dituen ongizate emozionalaren aldeko apustu integral gisa sendotuko da.