
Ikasturte berriarekin batera, Legazpiko udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen zerbitzuak Nerabeentzako Zerbitzua ezagutzera gonbidatzen zaituzte.
Hori dela eta, “Ate Irekien Eguna” antolatu dugu, DBHko 1, 2. 3. eta 4.mailako ikasleen gurasoek zuen seme-alabekin lanean ari den profesionalen taldea eta zerbitzuaren funtzionamendua ezagutzeko aukera izan dezazuen:
Eguna: urriaren 28a, asteazkena
Ordua: 18:00
11 eta 17 urte bitarteko nerabeei zuzendutako zerbitzu sozio-hezitzaile honetan, gazteek aukera paregabea dute euskaraz modu aktiboan parte hartzeko, aisialdi hezigarriaz gozatzeko eta lagunekin egoteko. Gainera, hezitzaileen bide-laguntzarekin, udal-baliabide honek nerabezaroaren garapen egokia zaintzen du, egokiena izan dadin, ingurune segurua, babeslea eta tratu onekoa sustatuz.
Honetaz gain, nerabeak dauden tokietan eskaintzen da zerbitzua, hau da, Gazte-txokoan, kalean eta sare sozialetan. Horrela, azpian, ordutegi guztiak zehazten dira, baita gurasoak hartzeko arreta ordutegia ere.
Ordutegia
Gazte-txokoan
Asteazkena eta osteguna 17.00-19.30
Ostirala, talde proiektua 14.00-17.00
Larunbata eta igandea 17.00-20.00
Kalean
Asteazkena 14.00-14.45
Osteguna 16.00-17.00
Ostirala 18.00-19.00
Larunbata 16.00-17.00
Igandea 16.30-17.00
Sare sozialetan
Asteazkena 16.15-17.00
Osteguna 15.30-16.00
Ostirala 17.00-18.00
Larunbata 15.30-16.00
Igandea 16.00-16.30
Gurasoentzako arreta
Asteazkenetan 11.00 – 13.00