2025eko Gabonetako Erakusleiho Lehiaketarako izen ematea zabalik da

Gabonak hurbil daude, eta horrekin batera urteko ekitaldi maitatuenetakoa dator: Gabonetako Erakusleiho Lehiaketa. Legazpiko Udalak antolatutako ekimen honek gure kaleak argiz, kolorez eta giro alaiaz betetzea du helburu, tokiko merkataritza sustatuz aldi berean.
Legazpin denda bat baduzu, hau da zure aukera sormena askatzeko! Gainera, parte hartzen duten establezimendu guztiek 50 euroko laguntza jasoko dute material eta argi gastuei aurre egiten laguntzeko.
Sariak:
Epaimahaiak erakusleiho originalenak, sortzaileenak eta gabon-giroarekin lotura handiena dutenak sarituko ditu:
- Lehen saria: 500 €
- Bigarren saria: 300 €
- Hirugarren saria: 200 €
- Sari Herrikoia: 200 € (herritarren botoen bidez aukeratua)
Data garrantzitsuak:
- Izen-ematea: azaroaren 28ra arte, 15:00ak arte
- Erakusleihoak abenduaren 9rako muntatuta egon beharko dira
- Urtarrilaren 6ra arteegongo dira ikusgai, Legazpi gabon-giroz betez
Nola parte hartu:
Izen-ematea egiteko esteka hau erabil dezakezu:
Gabonetako Erakusleiho Lehiaketan izena eman
Edo deitu 943 737 030telefono zenbakira.
Gogoratu: erakusleihoetan establezimenduko ohiko salmentako produktuak izan behar dute nagusi.
Animatu parte hartzera eta egin zure erakusleihoa distira dadin Gabon hauetan! Guztion artean Legazpi leku magiko bihurtuko dugu.
