Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

3 urte eta erdiko eta 5 urteko seme-alabak dituzten familientzako doako ebaluazio-programan parte hartzeko epea irekita

2025/11/28
3 urte eta erdiko eta 5 urteko seme-alabak dituzten familientzako doako ebaluazio-programan parte hartzeko epea irekita

Batzuetan, zalantzak sortzen zaizkigu gure seme-alabak nola hezten ari garen. Ondo ari al gara? Nola hobetu dezaket hazkuntza gauzatzeko gure modua? Zertan hobetu dezakegu?

Galdera horiei eta beste batzuei erantzun ahal izateko, 3 urte eta erdi eta 5 urte bitarteko seme-alabak dituzten familia legazpiarrak gonbidatzen ditugu familien ebaluaziorako doako programa batean parte hartzera. Programa horrek familia-ingurunearen potentziala eta semearen edo alabaren garapena deskubritzen lagunduko du.

Aurreko astean aurreratu genuen bezala, proiektu aitzindaria da, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) HAEZI taldea buru duena eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatua. Proiektu horretan Legazpiko Udala lankidetzan ari da, hazkuntza osasungarria sustatzeko eta haurren osasun mentaleko arazoak prebenitzeko.

Joan den ostegunean, Izpien Txokoan, proiektua aurkeztu ondoren, Legazpiko Udalak funtsezkotzat jotzen du 3 urte eta erdi eta 5 urte bitarteko haurrak dituzten familien parte-hartzea (2020ko abendutik 2022ko ekainera bitartean jaiotakoak). Horregatik, programa zertan datzan eta zer onura eskaintzen dituen gogorarazi nahi du Udalak, baita izena emateko epeak eta dauden plazen kopurua ere.

Proiektuak doako programa batean parte hartzeko aukera ematen die familiei. Programak seme-alaben garapena eta familia-ingurunearen indarguneak eta hobekuntza-arloak hobeto ezagutzen laguntzeko, hori guztia gurasotasun positiboaren printzipioetan oinarrituta.

Zertan datza programa?

Parte hartzen duten familiek elkarrizketa bat izango dute psikologo batekin, familia-inguruneari eta semearen edo alabaren haur-garapenari buruzko informazioa jasotzeko. Gainera, jolas-saio txiki bat egingo da haurra modu natural eta hurbilean behatzeko.

Familia bakoitzak txosten pertsonalizatu bat jasoko du, honako hauek sustatzeko orientazio praktikoekin:

• Haurren ongizatea eta garapena

• Bizikidetza positiboa etxean

• Indarguneak eta hobekuntzak eguneroko hezkuntza-praktikan

Parte-hartzea borondatezkoa, doakoa eta konfidentziala da.

Plazak 50 familiatara mugatzen dira, eta inskripzio-ordenaren arabera esleituko dira.

Izena emateko epea abenduaren 3ra arte (asteazkena) egongo da zabalik.

Izena emateko, nahikoa da beherago agertzen den informazio-liburuxkaren QR kodea eskaneatzea eta dagokion formularioa betetzea. Programako taldea harremanetan jarriko da izena ematen duten familiekin, elkarrizketa hitzartzeko.

Zalantzarik izanez gero, helbide elektroniko honetan idatz daiteke: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Emaitzak

Emaitzak baliagarriak izango dira familiei zuzendutako politika publikoak eta laguntza-programak hobetzeko, bizitzako lehen urteetatik garapen sozioemozionala sustatuz. Legazpiko familien parte-hartzea funtsezkoa da haurtzaroaren hazkuntza positiboa eta garapen osasungarria hobeto ulertzeko.

Familiak ekimen hau ezagutzera eta bertan parte hartzera gonbidatzen ditugu; izan ere, osasun mentalerako inbertsiorik onena familiaren jardunbide egokia dela uste baitugu.

Parte har ezazu eta ezagutu itzazu zure etxeko indarguneak!