Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Abenduan, alkoholaren arriskuak murrizteko programa Haztegi ikastolan eta Olamendi institutuan

2025/11/26
Abenduan, alkoholaren arriskuak murrizteko programa Haztegi ikastolan eta Olamendi institutuan

Beste urte batez, Legazpiko udalak alkohola kontsumitzearekin lotutako arriskuak murrizteko programa aurrera eramango du, Eusko Jaurlaritzarekin eta herriko ikastetxeekin lankidetzan eta Ortzadar Fundazioaren gidaritzapean.

Esku-hartzea eskola orduetan DBHko 4.mailakoekin egingo da, hau da, 15 urteko ikasleekin, hain zuzen ere. Haztegi ikastolan abenduaren 1ean eta 4an eta Olamendi institutuan abenduaren 10ean eta 11n.

Nerabeek alkoholaren kontsumoarekin lotutako arriskuez eta kalteez jabetzea lortu nahi da, jarrera arduratsua hartu ahal izateko informazio nahikoa izatea eta, kontsumitzea erabakitzen badute, bere burua zaintzen ikastea.

Esku-hartzea honela egituratzen da:

  • Ikasleei zuzeneko prestakuntza ematea, hiru orduko tailer baten bidez, normalean 2 saiotan banatuta.
  • Parte hartzen duen ikasle bakoitzari lanerako eta hausnarketarako materiala ematea: “Arriskua Alkohola” karpeta.
  • Irakasleentzako laguntza-eskuliburua ematea, informazio gehigarriarekin eta jarduera osagarriekin.