Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Abenduaren 16an Agenda 2030 Foroaren bilera

2021/12/14
Abenduaren 16an Agenda 2030 Foroaren bilera

Dakizuen bezala, urrian, Foroaren lehen bilera egin genuen, honetan Legazpiarrok gure herria garbi mantentzeko orduan dugun inplikazio eta konpromisoa landu eta egoerari aurre egiteko hausnarketa eman genuen, gure herria kontzientziatzeko eta lanketan inplikatzeko ekintza ezberdinak identifikatuz.

Oraingo honetan ere, zuekin, legazpiarrekin  batera garatu  nahi ditugu aurreko lan saioan identifikatu genituen bi ekintzak:

1. Txutxe-denden inguruan sortzen diren hondakinak jasotzeko baliabideak aztertzea.

2. Udalak eremu batzuk epe baterako garbitzeari uztea eta ekintza horiek komunikazio eta sentsibilizazio kanpainekin laguntzea, legazpiarrak arazoaz jabetu daitezen.

Hori dela eta, Agenda 2030eko bigarren Foroa antolatu dugu:

  • Abenduak 16 (osteguna)
  • 17:30-19:00
  • Kultur Etxean

Denon arteko elkarlana sustatu nahi dugu, herriarekiko dugun konpromisoa indartzeko eta Legazpi jasangarriagoa bilakatzeko.

Osteguneko bileran elkar ikusiko garelakoan!