Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Abenduaren 4an piztuko dira Gabonetako argiak Legazpin

2025/12/03
Abenduaren 4an piztuko dira Gabonetako argiak Legazpin

Abenduaren 4an, bihar, piztuko dira Gabonetako argiak Legazpin. Lehenengo eguna proba gisa erabiliko da, sistema behar bezala dabilela egiaztatzeko, eta abenduaren 5etik aurrera egunero egongo dira piztuta urtarrilaren 6ra arte, hau azken eguna izango delarik. 

Azken urteetan bezala, Udalak ahalegin berezia egin du argiak herriko auzo eta kale guztietara eramateko, herritar guztiek Gabonetako giroa bertatik bertara bizi ahal izan dezaten. Argiak iluntzerakoan piztuko dira, 17:30 eta 18:00 artean, eta gaueko 23:00ak arte egongo dira piztuta.