Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Abenduko online hitzaldiak, GAZ-en eskutik, Eusko Jaurlaritzako gazteen emantzipaziorako zerbitzua

2025/12/04
Abenduko online hitzaldiak, GAZ-en eskutik, Eusko Jaurlaritzako gazteen emantzipaziorako zerbitzua

Beste hilabete batez, GAZ zerbitzutik antolatzen ari diren online hitzaldiei buruzko informazioa partekatu nahi dugu, uste baitugu herriko gazteentzako baliagarria izan daitekeela.

Nire lan-kontratua. Zertan erreparatu behar dut?
📅 Abenduak 11 – 🕔 17:30ean 
Lan-kontratazioaren modalitateei buruzko azalpen orokor bat ematen da, kontratu baten puntu garrantzitsuenak nabarmenduz. Kontratutik eratorritako beste alderdi garrantzitsu batzuk ere aztertuko dira.

Kontratu amaiera: eta orain zer?
📅 Abenduak 16 – 🕔 17:30ean
Tailer honetan kontratu amaieraren inguruan aztertu behar diren hainbat gairi buruz arituko gara.

Parte hartzeko aurretik izena eman behar da: https://forms.office.com/e/hpmSrZ8iXd?origin=lprLink✍️

GAZ emantzipazio-prozesua hasi nahi duten gazteei zuzendutako informazio- eta laguntza-zerbitzua da. Zerbitzu honek gazteek behar duten informazio guztia emango die ikasketei, lanari, etxebizitzari edo errenta-laguntzei buruz. Zalantzarik izanez gero, galdetu!
WhatsAppez 646 10 91 26; e-postaz This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. edo espazio birtualean erregistratuz: https://gaz.eus/company/emancipanet