Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Agenda 21eko Foroaren bilera

2017/06/29
Agenda 21eko Foroaren bilera

Mugikortasun iraunkorrerako plan berriaren proposamenak alderatzea

Kaixo, lagun:

Zuregana zuzentzen gara Legazpiko Agenda 21 Foroaren hurrengo saioan parte hartzeko gonbidapena luzatzeko.

Epe-kontuak tarteko, eta salbuespen bat eginez, saio hori uztailean egingo da. Zehazki:

·      Uztailaren 6anizango da –osteguna-.  

·      Kultur Etxean, eta ohi baina goizago hasita: 18:00etatik 20:00etara.

Egun horretanLegazpiko Mugikortasun Iraunkorrerako Plan berrialantzen jarraitzea proposatzen dizuegu.

·      Atxikitako artxiboan bidaltzen dizugu Haizea-Deloitte lantaldeak mugikortasun planaren ekintzekin prestatutako proposamen teknikoa.

·      Asmoa daForoarekin planteamendu horrekiko dugun ikuspegia lantzea eta partekatzea: zer iruditzen zaigu egokia?, zerk sortzen digu kezka?, zer falta da?

Ez baduzu bilerara joaterik, online Foroan egin dezakezu ekarpena:

http://www.legazpi.eus/bizi/garapen-iraunkorra-agenda-21/online-foroa

 

Etorriko zarelakoan, zuen parte hartzearekin planerako ekarpen aberasgarri eta baliagarria osatzeko, eskerrik asko!