“Ai, gure juaneteak” antzezlana Tartean teatroaren eskutik, azaroaren 28an Latxartegi Aretoan
2025/11/19

Laboaren kantak gaur egungo giza-abere baten begiradatik. Ikuskari eszeniko hibridoa da. Hitzak eta musikak osaturikoa. Taula gainean aktore-musikari bat eta bi musikari-aktore.
Mikel Laboaren unibertso musikal eta poetikoan oinarritutako AI GURE JUANETEAK ikuskizuna, zuzeneko musika (Adrian Garcia de los Ojos pianojolea eta Maider Lopez biola-jolearen eskutik) eta Hitza (Patxo Telleriaren eskutik) biltzen dituen ikuskizuna da. Prosa eta poetika edota antzezlan eta musika saioaren erdibidean dagoen sentikaria da.
Sarrerak aurrez salgai, https://latxartegisarrera.sacatuentrada.es/ loturan.
Sarrerarik geratzen bada, azaroaren 28an bertan, aretoko leihatilan jarriko dira salgai 18:30etan. Sarreren prezioa: 10€takoa izango da.