ANDRAITZeko kadete mutilek mailaz igotzeko finalerdia jokatuko dute larunbat honetan
2026/01/09
Larunbat honetan, 11:00etan, Bikuñan, ANDRAITZeko kadete mutilek partida erabakigarria jokatuko dute: urrezko errendimendura iristeko eta kadete mailara igotzeko finalerdia izango da jokoan.
Erronka handia dute aurretik, eta horregatik, Legazpiko zale guztiak gonbidatu nahi ditugu Bikuñara hurbiltzera, taldea animatu eta jokalariei babesa ematera. Zuen animoak funtsezkoak izango dira helburua lortzeko bidean.
Animo ANDRAITZ!
