Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Azaroan Musika. Iraurgi Abesbatza (Azkoitia) azaroaren 8an, 20:00etan Parrokian

2025/11/03
Azaroan Musika. Iraurgi Abesbatza (Azkoitia) azaroaren 8an, 20:00etan Parrokian

Santikutz Abesbatzaren ekimenez eta bere parte hartzearekin datorkigu Azaroan Musika Zikloko hurrengo kontzertua ere. Azkoitiako Iraurgi Abesbatza izango dugu gure arten, azaroaren 8an, larunbata, 20:00etan Legazpiko Parrokian. Iraurgi Abesbatza Azkoitian sortu zen 1979. urtean. Azkoitiak, sendo sustraitutako musika tradizioa du. Bere seme-alaba ospetsuen artean musikari handiak izan ditu, hala nola, Gonzalo Martinez de Bizkargi, Peñafloridako Kondea, Aita Nemesio Otaño, e.a. Duela urte asko Aita Otañok sortu zuen Orfeoi Azkoitiarraren jarraitzailea dugu Iraurgi Abesbatza. Iñaki Maidaganen zuzendaritzapean dago 2010. urtetik (aurretik M. Larrañaga, M.M. Azpiazu, M. Jesus Larañaga eta Ainhoa Arrieta izan ziren zuzendaritzan) 27 abeslari inguruk osatzen dute ahots nahasiko abesbatza honek; geratu gabekoa da talde honen jarduna, kontzertu, topaketa, bidai, kantu ikastaro eta abarretan parte hartuz. Euskal Herriko hainbat tokitan jardunaz gain, estatuko beste zenbait hiritan ere aritu da: Madril, Bartzelona, Valladolid, Sevilla, Leon,... Azken urteotan jira desberdinak burutu ditu Europan zehar: Alemania, Suitza, Frantzia, Austria, Italia, Pragan eta Portugalen kontzertuak eskainiz. Aipatu beharrekoa baita ere Peñafloridako Kondearen abestiz grabatua duten diskoa eta “Loiola 91” Inaziotar urtea zela eta, beste diskoa batean parte hartu izana. Eloy de la Iglesiaren  “Otra Vuelta de Tuerca” filmeko soinu bandan ere hartu zuten parte 1985ean. 2004. urtea 25. urtemuga izaki, modu berezian ospatu zuten. Otsailean, bakarkako lehenengo CDa atera zuten, ekaina ekitaldiz betea izan zuten, eta Portugalera joan ziren abenduan. 2015. urtean “Carmina Burana” obra egiten du Arrasateko Goikobalu abesbatzarekin batera Azkoitiko Baztartxo Antzokian, arrakasta handia jasoz. 2017. urtean Sardinian izan zen 4a International Choral Festivalean, “Incontri Corali nell Sole della Sardegnan”. 2019. urtean Verona izan zen Festival Internazionale Corale Verona Garda Estaten. 2016 eta 2024. urtean Donostiako Kursaal auditoriumean La Caixako Haendelen Messias parte- hartzailean parte hartu du. Erlijio eta erlijioz kanpoko polifonia, mundu zabaleko folklorea eta nola ez, euskal abesti pila batek osatzen dute beraien abesti-sorta. Eta hona eskainiko duten egitaraua:   SANTIKUTZ ABESBATZA ZUZENDARIA: Marian Lasa Gordoa Goizian argi hastían…………………….……..A.  Lesbordes Ikusten duzu……………………………….…….Luis Urteaga Cant help falling in love…............................Ejvind  Dengso O voso galo comadre (abesti  galega)…………..M.  Groba IRAURGI  ABESBATZA: ZUZENDARIA: Iñaki Maidagan Ubi caritas……………………………………………….…………  O.Gjeilo Ige herouvimy…………………………..…………..……Dimitri Bortnianski Bogorodytse………………………………………..………S. Rachmaninoff Chirstus factus est……………………………….….………….O. de Lasso Se equivocó la paloma……….…………………….…... Carlos Gustavino Cantos del fuego…………..Dante Andreo-hitzak: Federico Garcia Lorca Locuras…………………  Silvio Rodriguez (moldaketa: Liliana Cangiano) Hijo de la luna……… …...Jose Maria Cano (moldaketa: William Blanco) Mendi goienetan…………………………………………….Xabier Sarasola S¨ nami bog…………………………………………….…………..Anonimoa