Azaroan Musika. Mugarri ikuskizuna. Antzerkia eta sustraidun musika. Azaroak 15, Latxartegi Aretoan

“Mugarri” mugako leku zehatz batetik zabaldutako begirada bat da.
Antzerkia eta sustraiko musika dira ikuskizun honen bi ardatzak. Mugaz gaindiko proiektua da, eta musika tradizionaleko elementuak, txalaparta erdigune, beste musika-tresna batzuekin uztartzen ditu: biolina, biolontxeloa, gitarra eta ahotsak. Mugan gertatzen diren istorioak zutabe hartuta, ahozko transmisioan oinarritutako ondare immaterialaren parte diren esperientziak berreskuratu, balioetsi eta zabaldu nahi ditu.
Bertan kontatzen diren istorioak iraganaren parte badira ere, gure gaurkotasunari estuki lotuak daude. “Mugarri” gaur egun milaka pertsonak bizi duten dramaren isla da, ez bakarrik gure mugan, baita munduan zehar altxatzen diren hainbat eta hainbat mugetan ere.
Sarrera librea tokiak bete arte. Aretoko ateak 12:00etan irekiko dira.