Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

AZAROAN MUSIKA. Santa Zezilia kontzertua azaroaren 22an, Urbeltz Pilotalekuan

2025/11/14
AZAROAN MUSIKA. Santa Zezilia kontzertua azaroaren 22an, Urbeltz Pilotalekuan

Azaroan Musika aurrera doa eta amaierara iristen ari gara. Santa Zezilia eguna gerturatzearekin, iristen dira herriko taldeen emanaldiak.

Azaroaren 22an, larunbata, 19:00etan Urbeltz Pilotalekuan izango den kontzertua izan ohi da zitarik kuttunena. Bertan arituko dira Goiz Deia Txistulari taldea, Alaitasuna Errondaila, Santikutz Abesbatza eta Legazpi Musika banda, herriko beste hainbat musikari eta dantzarirekin batera.

Azaroan Musika Zikloko bihotza dugu honakoa eta urteko musika gertakari garrantzitsuenetakoa herrian. Herriko musika talde hauek Santa Zezilia herritarrekin ospatzen dute, beren onena eskainiz eta bide batez taldekideak omendu, gogoratu eta aipamen bereziak eginez.

Sarrera txartelak Kultur Etxeko Harreran, azaroaren 17tik 21era, 10:00-13:00 eta 16:00-19:00.