AZAROAN MUSIKA. Santa Zezilia kontzerturako gonbidapen guztiak AGORTUTA
2025/11/17

Azaroaren 22an Goiz Deia Txistulari taldeak, Alaitasuna Errondailak, Santikutz Abesbatzak eta Legazpi Musika Bandak eskainiko duten emanaldirako gonbidapen guztiak agortu dira. Gaur, azaroak 17an goizeko 10:00etan jarri dira eskuragarri Kultur Etxeko Harreran eta, ordu gutxi batzuetan, guztiak banatu dira.
Emanaldiaren egunean ez da gonbidapenik eskuragarri izango.