Azaroaren 20an, Musika eskolak Santa Zezilia ospatuko du
2025/11/15

Azaroaren 22an Santa Zezilia da, musikarien zaindariaren eguna. Hori dela-eta, Doinua musika eskolak azaroaren 20an ekintza ezberdinak burutuko ditu: hala nola, kalejira, musika saioa eta txokolate-jana.
18:00etan Kalejiran irtengo dira, Musika eskolatik Azokaraino.
Ibilbidea: Santikutz kalea – Farmazia – Kale Nagusia – Euskal Herria plaza – Azoka
18:30ak aldera, Azokan, gorputz-perkusioaz baliatuz, musika saio bat eskainiko da.
Jarduera amaitzean, txokolate beroaeskainiko diete gerturatzen diren pertsona guztiei(agortu arte).
Eguraldi txarra balego, AZOKA gunean elkartuko dira arratsaldeko 18:00etan.