Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Azaroaren 24an, EHUri buruzko lehen informazio-saioa Legazpiko Kultur etxean

2025/11/21
Azaroaren 24an, EHUri buruzko lehen informazio-saioa Legazpiko Kultur etxean

Datorren astelehenean, azaroaren 24an, 18:30ean, Legazpiko Kultur etxeko areto nagusian, Euskal Herriko Unibertsitateak Gipuzkoan antolatu duen lehen informazio-jardunaldia izango da.

Saio horren helburua da EHUren eta etorkizuneko unibertsitate-ikasleen eta haien familien lehen harremana bideratzea. Era berean, unibertsitate horri buruzko informazio orokorra emango da eta ikasleek gogoko dituzten unibertsitate-ikasketei buruzko erabakiak hartzeko unean-uneko zalantzak argitzeko aukera izango dute. Eskaintza akademikoaz gain, ikasleei zuzendutako zerbitzuei buruzko informazioa emango dute, baita ikasketa-planen egitura edo unibertsitatean sartzeko egin behar diren tramiteen gaineko informazioa ere.

Saioa elebiduna izango da eta, ez da aldez aurretik izena eman behar. Aretoaren edukiera bete arte sartu ahal izango da.

Beste eskualdeetan ere izango dira horrelako aurrez aurreko aurkezpen saioak. Zehazki, abenduaren 1ean Eibarren eta abenduaren 3an Beasainen izango dira.

Donostian, abenduaren 18an, 12:30ean, EHUko Carlos Santamaria Zentroan saio mistoa eskainiko da. Presentziala eta on-line, lotura honetan: https://ehutb.ehu.eus/canal1. Saio horretan parte hartzeko ez da aldez aurretik izena eman behar, eta nahikoa da zuzenean bertaratzea edo estekan klik egitea.