Behaketa astronomikoa Lakiolan azaroaren 28an, ostirala
2025/11/07

Azaroaren 28an, iluntzean, Aranzadi Zientzia Elkarteko astronomia taldeak gau horretako zeruko objekturik nabarmenenak erakutsiko dizkigu
Lakiolako zelaira igotzera animatzen direnek gertutik ikusi ahal izango dituzte ilargia, planetak, eta Eguzki Sistematik haratago dauden beste objektu batzuk, Aranzadiko lagunek ekarriko dituzten tamaina handiko teleskopioei esker.
Jarduera librea eta doakoa da, baina 50 lagunentzako lekua dago pertsona guztiek teleskopioaren bidez eroso begiratzeko aukera izan dezaten. Beraz, teleskopioa erabiltzeko aurretik izena ematea beharrezkoa izango da.
- Non: Lakiolan
- Noiz: azaroak 28 (ostirala), 18:30ean
- Elkargunea: Urtatza zahar parkean, 17:30ean