Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Abuztuan ere hainbat bisita eta jarduera eskaintza izango dira Legazpin

2026/08/04
Abuztuan ere hainbat bisita eta jarduera eskaintza izango dira Legazpin

Abuztuaren 3tik irailaren 13ra, Euskal Burdinaren Museoak "Burdinaren arkitektura eta burdina arkitekturan" erakusketa hartuko du. Pirinioetako Burdinaren Ibilbidearen barruan kokatzen den erakusketak Andorra, Katalunia, Euskadi, Ariège eta Akitaniako burdin ondareari buruzko 12 argazki artistiko biltzen ditu. Erakusketa 10:30etik 13:30era egongo da zabalik, eta sarrera doakoa izango da.

Horrez gain, hilabete osoan zehar hainbat bisita eta jarduera izango dira. Abuztuaren 2an eta 28an, 12:00etan, Chillida Lantoki eta Fabrikan bisita gidatua egingo da. Eduardo Chillida eskultorearen eskutik artearen eta industriaren arteko harremana ezagutzeko eta fabrika gunean industrializazioak Euskal Herrian izan zuen eragina bertatik bertara ezagutzeko aukera izango da.

Abuztuaren 5ean, 12:00etan, 1950eko hamarkadako Eskola eta Langileen Etxebizitza bisitatzeko aukera izango da. Denboran atzera egin eta gure aiton-amonen eguneroko bizimodua ezagutzeko esperientzia paregabea izango da.

Hilabetea amaitzeko, abuztuaren 30ean, 11:00etan, haurrei zuzendutako Ezpataren Misterioa tailerra egingo da. Ondoren, 11:30ean eta 12:30ean, Mirandaolako Burdinola berriro martxan jarriko da mantentze-lanen ondoren. XVI. mendeko burdin ekoizpenaren erakustaldi ikusgarria izango da, eta amaieran, ola-pintxoa dastatzeko aukera izango da. 

Jardueran parte hartzeko, ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. edo 943 730 428.

Burdinaren arkitektura eta burdina arkitekturan