Baditugu dagoeneko 2027ko egutegia osatuko duten Legazpiko txoko kuttunak

Legazpiko Udalak abian jarritako ekimenak herriko bazterrik berezienak argitara ateratzea izan du helburu. Herritarren parte-hartzearekin, datorren 2027ko udal egutegiko 12 hilabeteak jantziko dituzten txoko kuttunak zeintzuk izango diren finkatu da dagoeneko.
Aurtengoan, legazpiarrek eurek proposatu dituzte leku esanguratsuenak. Jasotako aukeren artetik aipatuenak eta berezienak hautatu dira 2027ko egutegian ikusiko diren 12 irudi nagusiak izateko.
Zozketaren irabazlea
Epea amaituta, parte hartu duten herritar guztien artean Legazpiko komertzio zein tabernetan gastatzeko 50 euroko bonoaren zozketa egin dugu eta zorteko irabazlea Miren Urzelai Sudupe izan da.
Udaletik eskerrak eman nahi dizkiegu prozesuan beren denbora eskaini eta txoko kuttunak partekatu dituzten legazpiarrei, beren ekarpenei esker gure herriaren aberastasuna eta xarma ikusgarri egitea lortzen baitugu urterik urte.