Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Desfibriladoreak (DEA) erabiltzen ikasteko saio praktikoak antolatu ditugu uztailaren 1ean eta 2an

2026/06/16
Desfibriladoreak (DEA) erabiltzen ikasteko saio praktikoak antolatu ditugu uztailaren 1ean eta 2an

Legazpiko Udalak doako prestakuntza irekia antolatu du herritarrek edozein desfibriladore (DEA) segurtasunez eta beldurrik gabe erabiltzen ikas dezaten. Saioak Kale Nagusian eta Laubideko oinezkoen eremuan jarri berri diren gailuen ondoan egingo dira. 

Ikastaroak oso praktikoak eta laburrak izango dira, 30 minutu inguruko azalpenekin, eta 10 pertsonako taldeak osatuko ditugu, denek gertutik ikasi ahal izan dezaten. Aurretik izena eman beharko da HEMEN edo Udaletxeko HAZ-ra deituz 943 737030 zenbakira. Behin jendea apuntatu ahala, txandak eta taldeak antolatuko ditugu arratsaldean zehar banatzeko: 

  • Uztailak 1 Kale Nagusian (pantaila ondoan)
  • Uztailak 2 Laubide peatonalean (pantailaren ondoan).

Bi egunetan, lehenengo saioa arratsaldeko 18:00etan hasiko da. 

Udaletik legazpiar guztiak gonbidatzen zaituztegu saio hauetan parte hartzera. Tresna hauek erabiltzea oso erraza da eta funtsezkoa da une kritiko batean bizitzak salbatzeko gai izan gaitezen.

IZEN EMATEA