Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Herritarren arreta eskatzen dugu etxebizitzetako ateetan ager daitezkeen markagailuen aurrean

2026/06/24
Herritarren arreta eskatzen dugu etxebizitzetako ateetan ager daitezkeen markagailuen aurrean

Azken egunotan, etxebizitza batzuetako ateetan markagailuak agertu direla antzeman da. Markagailu horiek lapurretak prestatzeko erabiltzen diren elementuak izan daitezke, etxebizitza batean mugimendurik dagoen edo ez egiaztatzeko helburuarekin.

Markagailuak normalean atearen eta markoaren artean jartzen dira. Horrela, norbait etxebizitzan sartu edo irteten denean markagailua mugitzen da, eta horren bidez etxebizitza horretan jarduera dagoela jakin dezakete.

Horregatik, Legazpiko Udalak herritarrei gomendatzen die beren etxebizitzetako ateak begiratzea eta markagailuren bat aurkituz gero berehala kentzea. Era berean, gertaera horren berri lehenbailehen ematea eskatzen da, Udaltzaingoarekin edo Ertzaintzarekin harremanetan jarriz.

Harremanetarako telefonoak:

  • Udaltzaingoa: 943 10 96 62
  • Ertzaintza: 943 53 47 20

Udalak gogorarazi nahi du prebentzioa eta herritarren lankidetza funtsezkoak direla segurtasuna bermatzeko. Susmagarria izan daitekeen edozein egoeraren aurrean, komeni da udaltzaingoari edo ertzaintzari jakinaraztea.