Irailaren 25etik aurrera Izpien Txokoko txartela eskatu daiteke

Irailaren 25etik aurrera, 0 eta 3 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiek Izpien Txokoan sartzeko txartela eskatu ahal izango dute Udalaren webguneko egoitza elektronikoan edo Udalaren Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (ordutegia: 07:30etik 15:00etara).
Herrian erroldatuta eta 2023tik 2026ra bitartean jaiotakoen familiek Agirre-etxeberrin dagoen gunea irailaren 25etik ekainaren 25era erabili ahal izango dute, egunero 9:30etik 20:30era.
Irailaren 25etik aurrera, eskaera bideratuko dutenek mezu bat jasoko dute eta Kultur Etxeko harreratik pasatu beharko dute sarrera-txartela jasotzeko.
Izpien txokoa ingurune segurua eta egokitua da, 4 txokoetan diseinatua haurren sormena, garapena eta gozamena sustatzeko. Espazio hori haurrek beren familiekin gozatzeko eta Legazpiko komunitateko beste haur batzuekin jolasten eta elkarrekin bizitzen ikasteko pentsatua dago.