Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Jon Agirre legazpiarrak nazioarteko Patata Tortilla Lehiaketa irabazi du Alacanten

2026/10/06
Jon Agirre legazpiarrak nazioarteko Patata Tortilla Lehiaketa irabazi du Alacanten

Pozez eta harrotasunez jaso dugu albistea: Legazpiko Goiherri jatetxeko Jon Agirrek nazioarteko izaera duen IV. Espainiako Patata Tortilla Lehiaketa - Tescoma Saria irabazi du Alacanten, "Aparteko osagaia duen tortilla" sailean.

Lehiaketa ezaguna Alicante Gastronomica topaketaren barruan jokatu da, eta Agirreren proposamenak lortu du lehen saria, txerri belarria eta piperrauts gorria uztartzen dituen sorkuntza bikainari esker. Aipatzekoa da patata tortilla berezi hau ez dela lehiaketarako soilik egindako zerbait, aspalditik eskaintzen baitu Goiherri jatetxean, legazpiarren eta bisitarien gozagarri.

Legazpiko Udaletik, eskerrak eta zorionik beroenak helarazi nahi dizkiogu Jon Agirreri gure herriaren izena gastronomiaren gailurreraino eramateagatik. Zorionak Jon eta jarraitu horrela!