Legazpi, Solidarity Prize 2026 sarirako hautagai: gure herriko elkarbizitzari nazioarteko aitortza
Legazpi hautagai ofizial izendatu dute Solidarity Prize 2026rako, bertan jatorri desberdineko pertsonen arteko elkartasuna, errespetua eta bizikidetza eguneroko bizitzaren parte diren komunitateak nabarmentzen dira.
Lehen fasean maila handiko udalerriek parte hartu ondoren, Legazpik lehen iragazki hori gainditzea eta izendatuen artean kokatzea lortu du, Kanada, Alemania, Austria, Italia edo Erresuma Batuako hiri desberdinekin lehiatuz.
Errekonozimendu horrek gure udalerriaren identitatearen parte den zerbaiti balioa ematen dio: elkarrekin bizitzeko, laguntzeko eta guztion artean komunitatea eraikitzeko gaitasunari.
Legazpiren hautagaitza ez da soilik ekimen instituzionaletan oinarritzen, baizik eta herritarren eguneroko jarreran, elkarteen lanean, sare sozialaren inplikazioan eta, egunez egun, gure herria leku atsegin egiten duten keinu txikietan ere.
Horregatik, izendapen hau Legazpiko auzotar guztien aitorpen kolektiboa da.
Prozesuaren fase honetan, herritarren laguntza funtsezkoa da. Bozketa zabalik dago eta edonork parte har dezake.
INFORMAZIO GUZTIA
Legazpiren alde egin nahi baduzu, idatzi
Legazpi honaino iritsi izana harro egoteko arrazoia da. Orain, gure herriaren elkartasunak eta bizikidetzak nazioartean ere errekonozimendua izateko aukera dugu.
Legazpiarra izateaz harro!