Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Legazpiko merkataritza eta zerbitzuak elkartzeko eta etorkizuna diseinatzeko gune berria abian da

2026/10/02
Legazpiko merkataritza eta zerbitzuak elkartzeko eta etorkizuna diseinatzeko gune berria abian da

Urriaren 5ean egingo da Merkataritza eta Zerbitzuen Mahaiaren lehen bilera, Kultur Etxeko Areto Nagusian, 15:00etan.

Legazpiko Udalak Merkataritza eta Zerbitzuen Mahaia sortu du, udalaren eta sektoreko profesionalen arteko harremana, komunikazioa eta elkarlana indartzeko. 

Mahaiaren helburua, merkataritza eta zerbitzuen sektorearen errealitatea zuzenean ezagutzea, sektoreak dituen erronkak identifikatzea eta udalerria dinamizatzeko ekimenak elkarlanean diseinatzea da.

Merkataritza eta zerbitzuen sektoreko establezimendu eta profesional guztiak gonbidatuta daude lehen bilera honetan parte hartzera. Haien iritzia eta ekarpenak funtsezkoak izango dira Mahaiaren lan-ildoak definitzeko eta etorkizuneko ekimenak elkarrekin eraikitzeko.