Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Oharra: Alerta Gorria aktibatu da muturreko beroagatik

2026/06/22
Oharra: Alerta Gorria aktibatu da muturreko beroagatik

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak arrisku-maila igo du eta gaurko, ekainak 22, astelehena, Larrialdi Fasea deklaratu du bere '0 Egoeran' (LABI), muturreko bero-bolada historiko baten etorrera dela eta. 0 Egoerak esan nahi du, udalerrian oraindik istripu larririk gertatu ez den arren, Euskadi osoko larrialdi-zerbitzuak eta babes zibila alerta maximoan eta zaintza osoan daudela, beroarekin edo sute-arriskuarekin lotutako edozein ezbeharren aurrean berehala esku hartzeko prest.

  • GAUR, ASTELEHENA, EKAINAK 22 (Alerta Gorria): Bero-boladaren egunik gogorrena biziko dugu. Alerta Gorria 12:00etatik 20:00etara egongo da aktibo (arrisku goreneko tartea), eta gure eremuan termometroak 40 ºC-ra iritsi edo maila hori gainditu ditzakete.
  • ASTEARTEA, EKAINAK 23, ETA ASTEAZKENA, EKAINAK 24: Asteleheneko muturreko beroa pixka bat apalduko den arren, tenperaturak ezohiko altuak eta iraunkorrak izango dira oraindik. Gainera, baso-suteak gertatzeko arrisku handiagatiko abisu horia mantenduko da astearte eta asteazken osoan zehar, hego-haizearen eta lurzoruaren lehortasunaren ondorioz. (Kontu handiz eta arduraz jokatzea eskatzen da San Joan suen ospakizunari begira).

Aktibatu berri den 2026ko Bero Planaren inguruko iragarpenaren larritasuna ikusita, Legazpiko Udalak premiazko deia egiten die herritar guztiei neurriak goren mailara jas ditzaten:

Babesteko premiazko neurriak

  • Kalean ibiltzea saihestu: Ez irten eguzkitara eta ez egin ahalegin fisikorik edo kirol-jarduerarik kanpoan egunaren erdiko orduetan (bereziki gaur, 12:00etatik 20:00etara).
  • Kolektibo ahulenen muturreko babesa: Arreta handiena eman haurtxoei, adingabeei, haurdun dauden emakumeei eta adinekoei. Inoiz ez utzi inor (ezta animaliarik ere) auto itxi baten barruan.
  • Etxea fresko mantendu: Jaitsi pertsianak eta itxi leihoak eguzkiak jotzen duen bitartean. Aireztatu gauez bakarrik, tenperaturak jaisten direnean.
  • Gune Klimatizatuak: Zure etxea oso beroa bada, gogoratu egunean 2 edo 3 ordu igaro ditzakezula udalerriko eraikin publiko klimatizatuetan.
  • Etngabeko hidratazioa: Edan ura maiz, egarri izan arte itxaron gabe. Saihestu otordu oparoak, alkohola eta kafeina edo azukre asko duten edariak.
  • Laneko segurtasuna: Kanpoko lanak moldatzea eskatzen da, bero handieneko orduak saihesteko eta itzalean maiz atseden hartzeko.

Larrialdiak eta Osasuna: Zorabioak, muturreko nekea, goragaleak edo nahasmena sumatuz gero, jarri harremanetan osasun-zerbitzuekin. Edozein larrialdi larriren aurrean, deitu berehala 112 zenbakira.

Herritar guztien lankidetza eskertzen dugu. Mesedez, zaindu edo deitu telefonoz bakarrik bizi diren adineko bizilagunei, ondo daudela ziurtatzeko.