Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Udal egutegiko ekaineko irabazlea Mertxe Ollo izan da

2026/07/03
Udal egutegiko ekaineko irabazlea Mertxe Ollo izan da

Gorputza mugitu, burua argitu.

Ekaineko hitz ezkutua: KIDE
 
Hilabete honetan 95 erantzun jaso dira, hauetatik guztiak zuzenak izan direlarik.

Herriko denda edo ostalaritzako saltokietan erabiltzeko 50 euroko erosketa-bonuaren irabazlea MERTXE OLLO izan da. 

Urteko hamabi hilabeteetan zehar, kirolak eta osasun mentalak bat egiten dute 2026ko egutegian. Legazpin egiten den jarduera fisikoaren hainbat adibide erakusten dituzten argazkiez gain, horietako bakoitzaren onurak ezagutzeko esaldiak ere aurki ditzakegu.

Hilabeteari dagokion argazkiak eta esaldiak pista bat emango dizuete, eta ezkutuko hitza asmatu beharko duzue. Egutegiko azken orrialdean aurkituko dituzue erantzun guztiak, lagungarri izango direnak.

Pentsatu, eman buelta bat eta ASMATU!

Hemen uztaileko hitz ezkutua:

Asmatu eta 50 €-ko bonu baten zozketan parte hartuko duzu.

BIDALI ZURE ERANTZUNA