Udal egutegiko maiatzeko irabazlea Margari Legarre izan da

Maiatzeko hitz ezkutua: HARREMANAK
Hilabete honetan 103 erantzun jaso dira, hauetatik 82 zuzenak izan direlarik.
Herriko denda edo ostalaritzako saltokietan erabiltzeko 50 euroko erosketa-bonuaren irabazlea MARGARI LEGARRE izan da.
Urteko hamabi hilabeteetan zehar, kirolak eta osasun mentalak bat egiten dute 2026ko egutegian. Legazpin egiten den jarduera fisikoaren hainbat adibide erakusten dituzten argazkiez gain, horietako bakoitzaren onurak ezagutzeko esaldiak ere aurki ditzakegu.
Hilabeteari dagokion argazkiak eta esaldiak pista bat emango dizuete, eta ezkutuko hitza asmatu beharko duzue. Egutegiko azken orrialdean aurkituko dituzue erantzun guztiak, lagungarri izango direnak.
Pentsatu, eman buelta bat eta ASMATU!
Hemen ekaineko hitz ezkutua:

Asmatu eta 50 €-ko bonu baten zozketan parte hartuko duzu.