Urola Garaiko Turismo Plan Estrategikoa diseinatzeko herritarrei zuzendutako inkesta ireki da
2026/07/02

UGGASArekin (Urola Garaiko Garapen Sozioekonomikorako Agentzia) lankidetzan, Urola Garaiko Turismo Plan Estrategikoa prestatzen ari gara, eskualdeko turismoa hobetzeko eta erronka berrietara egokitzeko.
Inkesta labur honetan parte hartzera animatzen zaitugu, zure ikuspegia eta igurikimenak ezagutzeko. Zure ekarpenak oso lagungarriak izango dira eredu turistiko iraunkorra, lehiakorra eta tokiko biztanleen premiekin bat datorrena eraikitzeko.
Ez dizu 3 minutu baino gehiago iraungo. Erantzunak modu agregatuan eta isilpekoan tratatuko dira.
INKESTARAKO ESTEKA
Eskerrik asko zure laguntzagatik!