Bibote solidarioak. Movember Urola Garaia, Ilinti eta Garagunerekin elkarlanean
2025/11/01

MOVEMBER UROLA GARAIAkantolatutako jardueren artean, aurten ere, Ilinti eta Garagunerekin elkarlanean egindako kanpaina bat dago. Azaroaren 3tik 22ra, bezeroek Garagunen margotutako 10 nezeser originalen zozketan parte hartu ahal izango dute, Ilintiko saltokietan bibotedun argazki bat ateraz. Horren bidez, prostatako minbiziaren aurkako borroka ikusarazi eta babestu nahi da (besteak beste), eta gizonen osasun mentala sustatu. Azaroaren 28an banatuko zaizkie nezeserrak sarituei. Bestalde, Legazpin ere, bestelako ekintzak aurrera eramango dira egun hauetan zehar.