Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Bikuña Kiroldegiko fitness gela itxita egongo da abenduaren 15etik 17ra

2025/12/12
Bikuña Kiroldegiko fitness gela itxita egongo da abenduaren 15etik 17ra

Bikuña Kiroldegiak jakinarazten du datorren astean fitness gela itxita egongo dela moldatze lanak direla eta. Instalazioak hobetzeko helburuarekin egingo diren lanek eragin zuzena izango dute erabileran, eta ondorengo egunetan ezingo da gunea erabili:

•    Astelehena, abenduak 15 – Itxita.
•    Asteartea, abenduak 16 – Itxita.
•    Asteazkena, abenduak 17 – 13:00ak arte itxita.

Kiroldegitik barkamena eskatzen dute sortu daitezkeen eragozpenengatik eta erabiltzaileei eskerrak eman dizkiete ulermenagatik. Fitness gela berriro zabaldu ondoren, zerbitzua normaltasunez eskaintzen jarraituko da.