Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Datorren larunbatean, martxoak 18, Jolas Kooperatiboak Sorgintxulorekin Kultur etxean

2023/03/12
Datorren larunbatean, martxoak 18, Jolas Kooperatiboak Sorgintxulorekin Kultur etxean

Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailetako ikasleek Sorgintxulo Aisialdiko taldeak gidatuko dituen Jolas Kooperatiboetan parte hartzeko aukera izango dute, datorren larunbatean, martxoak 18, 17.00etan Kultur etxean. Gutxi gorabehera 18.30ak aldera amaituko da.

Izen-ematea online egingo da eta gurasoek bete behar dute, seme-alabek parte hartzeko baimena eman behar dutelako. Epea: ostegunera arte, martxoak 16, 14.00ak arte. Lotura: www.legazpi.eus/jolasak-sorgintxulorekin

Haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programaren barruan Legazpiko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen zerbitzuak antolatutako ekintza da.

Jolas kooperatibo batean ez dago lehiarik. Parte-hartzaile guztiak helburu bera lortzen saiatzen dira. Hori dela eta, irabazi edo galdu egiten dute, baina talde gisa.

Ekintza honen inguruan azken ordukoren bat gertatuko balitz, Sorgintxulo taldearekin harremanetan jar zaitezkete: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.