Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Dendei eta enpresa txiki eta ertainei zuzendutako 2023ko diru-laguntzak

2023/02/14
Dendei eta enpresa txiki eta ertainei zuzendutako 2023ko diru-laguntzak

Bostgarren urtez jarraian argitaratu dira enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzeko eta tokiko merkataritza biziberritzeko diru-laguntzak.

Aurten 20.000 €-ko aurrekontua du guztira

Kontzeptu hauek lagundu daitezke diruz:

Diru-laguntza LERROA

Diru-laguntzaren ZENBATEKOA

  1. Lehiakorragoak izateko azterlanak/ proiektuak egitea.

Azterlana egiteko kostuaren % 90era arte.

Gehienez:  1.500 €.

  1. Denda berriak sortzeak edo erretiroa hartzearen ondorioz jarduera ekiteari utzi eta hutsik geratzen diren lokalei jarraipena emango dieten  belaunaldien arteko txandakatzeak eragingo dituen gastuak.

Bideragarritasun-planaren kostuaren % 90era arte.

Gehienez: 1.500 €.

  1. Inbertsioak: lokala eraberritzea, altzariak, ekipamenduak…

Inbertsio onargarriaren %30era arte.

Gehienez: 1.200 €

Dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko ez da BEZa kontuan hartuko.

Enpresa batek diru-laguntza Lerro bat eska dezake, ez gehiago.

Diruz lagunduko dira 2022ko azaroaren 16tik  2023ko azaroaren 15era bitartean egindako gastuak.

Fakturak oraindik ez badituzu, aurrekontuak aurkeztuz egin dezakezu eskaera.

Ondoren fakturak eta ordainketa-frogarigiak eskatuko dizkizugu.

Onuradunek  baldintza hauek bete beharko dituzte:

  1. Legazpin lantokiren bat izan behar dute.
  2. Merkataritza-negozio bideragarriaren proiektua izatea.
  3. Azken 6 hilabeteetan, plantillan 50 langile edo gutxiago eduki izana.

Eskaera egiteko epea: 2023kootsailaren 20tik  azaroaren 15 arte, 15:00etan.

Eskaerak aurkeztu ahala ebatziko dira, aurrekontua agortu arte (20.000 €).

Informazio gehigo:

  • Deialdia : GAO 2023-02-14    
  • Oinarriak: GAO 2019-05-09
  • Zalantzak: Inma Hernandez,  Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.,

       T: 688 899 706