Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content

“Don Carlo” Operaren emanaldia Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan urtarrilaren 14 eta 21ean, Kultur Etxeko Areto Nagusian

2026/01/10
“Don Carlo” Operaren emanaldia Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan urtarrilaren 14 eta 21ean, Kultur Etxeko Areto Nagusian

Don Carlo Operaren emanaldia izango dugu urtarrilean, Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan. Bi zatitan eskainiko da, urtarrilaren 14 eta 21ean, asteazkenak,  Kultur Etxeko Areto Nagusian, 18:30ean hasita.

Bost ekitalditan banatutako drama. Musikaren egilea: Giuseppe Verdi (1813-1901). Frantsesez eginiko libretoa François Joseph Méry y Camille du Loclerena da eta Schiller idazlearen Dom Karlos, Infant von Spanien izeneneko obran dago oinarrituta. Parisko Operako Antzoki Inperialean eskaini zen lehen aldiz 1867ko martxoaren 11an.

IRAUPENA: 213 min.

PERTSONAIAK 

Don Carlo (Plácido Domingo)

Espainiako infantea

Tenorea

Phillip II (Nicolai Ghiaurov)

Espainiako erregea

Bajoa

Elisabeth de Valois (Mirella Freni)

Erregeren emaztegaia

Sopranoa

Princesa de Eboli (Grace Bumbry)

Erreginaren dama

Mezzoa

Rodrigo (Louis Quilico)

Posako Markesa

Baritonoa

Metropolitan Opera Orchestra and Chorus. Zuz.: James Lavine.

Eskainiko den lanaren nondik norakoak biltzen dituen esku-orria areto sarreran izango da.