Elikadura osasuntsua sustatzeko kanpaina berria abiaraziko dugu, herritarren ongizatea indartzeko
Legazpiko Udalak herritarren bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzeko lanean jarraitzen du AktiBATU Legazpi programaren bidez. Ildo horretan, Mikel Aramendia teknikariak gaur aurkeztu du ongizatea sustatzeko helburua duen bigarren kanpaina nagusia. Lehenengo fasean ariketa fisikoak osasunean eta autonomia pertsonalean duen garrantzia azpimarratu bazen ere, oraingo ekimen honek elikadura osasuntsua hartu du ardatz, gure eguneroko ohituretan eragin zuzena duen funtsezko gaia baita.
"Elikagaiak zure gorputzaren erregaia dira" lelopean, kanpainak hainbat ekintza praktiko eta dibulgatzaile bilduko ditu maiatzean eta ekainean zehar. Horien artean, aipagarriena Frutaren Astea izango da, maiatzaren 25etik 31ra bitartean ospatuko dena. Aste horretan, udaletik fruta doan banatuko da herriko hainbat tokitan, hala nola kiroldegian, osasun zentroan eta bestelako gune publikoetan. Ekimen honen helburu nagusia fruta kontsumoa sustatzea da, herritarrei aukera erraz eta erakargarriak eskainiz egunerokoan ohitura osasuntsuagoak finka ditzaten.
Fruta banaketaz gain, heziketak ere lekua izango du kanpainan. Horrela, ekainean elikaduraren inguruko bi hitzaldi antolatu dira, adituek egunerokoan elikadura orekatua nola mantendu jakiteko aholku praktikoak eman ditzaten. Saioak bi hizkuntzatan eskainiko dira: euskarazko hitzaldia ekainaren 8an izango da, eta gaztelaniazkoa, berriz, ekainaren 10ean.
Legazpiko Udaletik herritar guztiak gonbidatzen ditugu ekintza hauetan parte hartzera. Mezua argia da: ondo jatea funtsezkoa da osasuntsu bizi ahal izateko, eta pauso txikien bidez ohitura hobeak hartzea guztion eskura dago. Kanpaina honen inguruko xehetasun gehiago nahi izanez gero, herritarrek AktiBATU zerbitzuarekin jar daitezke harremanetan 747 496 604 telefono zenbakian,
