Etxebizitzarekin zerikusia duten online hitzaldiak abian, GAZen bidez, Eusko Jaurlaritzaren gazteen emantzipaziorako zerbitzua

Gazteen emantzipaziorako Eusko Jaurlaritzaren GAZ zerbitzuak etxebizitzarekin zerikusia duten online hitzaldi batzuk antolatu ditu azaroan, herriko gazteentzat baliagarriak izan daitezkeenak.
? Oinarrizko finantza-hezkuntza
? Azaroak 5 – ? 18:00etan
Diru-sarreren eta gastuen arteko oreka edo desoreka egoerak, aurrezkiak nola kudeatu, eta zorpetzearen aukeren eta ondorioen azalpena.
? Etxebizitza alokatzea
? Azaroak 11 – ? 17:00etan
Etxebizitza erosteko gako nagusiak: pausoak, aukerak eta baliabide erabilgarriak.
? Etxebizitza alokatzeko dirulaguntzak
? Azaroak 13 – ? 18:00etan
Laguntza ekonomiko eta zerga-dedukzioen inguruko informazio praktikoa.
? Hornidurak. Zer jakin behar dugu?
? Azaroak 24 – ? 17:30ean
Elektrizitate eta gasaren kontratazioaren gakoak, zerbitzuaren kalitatea eta segurtasuna bermatzeko aholkuak.
Parte hartzeko aurretik izena eman behar da: https://forms.office.com/e/hpmSrZ8iXd?origin=lprLink ✍️
GAZ emantzipazio-prozesua hasi nahi duzuen gazteei zuzendutako informazio- eta laguntza-zerbitzua da honako hau. Zerbitzu honek behar duzun informazio guztia emango dizu ikasketei, lanari, etxebizitzari edo errenta-laguntzei buruz. Zalantzarik baduzu, egin zure kontsulta.
WhatsAppez 646 10 91 26; e-postaz