Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Europako hondakinen astea: zure kontsumoa, zure inpaktua

2025/11/22
Europako hondakinen astea: zure kontsumoa, zure inpaktua

Hondakinen Prebentziorako Europako Astea (EWWR) urtero ospatzen da Europa osoan azaroaren amaieran.

Ideia erraza da: zabor gutxiago sortzen ikastea eta baliabideak hobeto zaintzea, murriztearen, berrerabiltzearen eta birziklatzearen aldeko apustua eginez.

2025eko edizioa azaroaren 22tik 30era izango da, eta bereziki tresna elektriko eta elektronikoen hondakinei (GEEH) zuzenduta egongo da.

Gaur egun, gailu elektriko eta elektronikoen hondakinak (GEEH) azkarren hazten den hondakin-fluxuetako bat da, mota askotako gailuak baitaude: telefono mugikorrak, ordenagailuak, telebistak, hozkailuak, lanparak, etab.

Euskadin, 2022an, pertsona bakoitzak 6,97 kilo GEEH sortu zituen. Eta ez da gai makala: hondakin mota hauek askotariko materialen nahasketa daramate barruan, eta material horietako batzuk arriskutsuak dira, eta arazo larriak eragin ditzakete ingurumenerako eta osasunerako, ondo kudeatzen ez badira.

Horregatik da hain garrantzitsua tresna horien bilketa, tratamendua eta birziklapena hobetzea. Ingurumen-inpaktuak saihesteaz gain, baliabideak hobeto aprobetxatzen eta ekonomia zirkular baterantz aurrera egiten laguntzen du.

Ikasi nola kudeatu gailu elektriko eta elektronikoen hondakinak jolasten:

GALDETEGIA

Bota? Ez, KONPONDU!: ezagutu Legazpiko konponketa-dendak

Etxeko elektrotresnak:

  • Alkain elektronika, Laubide Auzoa 29.

Telefonoak eta tabletak

  • Legazpi Moviles, Patrizio Etxeberria kalea, 2
  • AC Moviles, Kale Nagusia, 9

Oinetakoak:

  • Urcelay Oinetakoak, Santikutz kalea 3
  • Iñaki Zapata konponketa, Nafarroa kalea, 4

Arropa

  • Ana Jostun Tailerra

Gozatu REZIKLETAS ikuskizunaz

Azaroaren 27an, osteguna Labide auzoan 19:30etatik 20:30etara


Urola Garaiko lau Udalak eta UGGASA batu dira iniziatiba honetara, eta aste honetan TURUKUTUPA musikariak izango ditugu gure lau herrietan.

Azaroaren 27an, osteguna, Legazpiko Laubide auzoan 19:30etatik 20:30etara eta azaroaren 28an, ostirala, Urretxu eta Zumarragan Areizaga Kalebarrenetik Zumarragako plazara bitartean, 19:30etatik 20:30etara ere, REZIKLETAS kaleko ikuskizun ibiltaria, “bici-karroetan” muntatutako lau aktore-musikarirekin, non material akustiko guztia objektuak eta hondakinak berrerabiltzetik eta birziklatzetik datorren.

Anima eta harritu zaitez hondakinei bigarren erabilera bat emateko sor daitekeenarekin. Baina, batez ere, ez ahaztu kontsumoa MURRIZTEAz, produktuak eta materialak BERRERABILTZEAz eta hondakinak BIRZIKLATZEAz.