Euskal Magoen III Galarekin hasiko da Magia Jiji-jaja Jaialdia

Gabonen atarian, Euskal Magoen 3. Magia gala antolatu da aurtengoan ere abenduaren 12an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan Latxartegi Aretoan.
Parte hartuko dutenak:
Oier Jurado (Enzo Magoa)
Julen Magoa,
Alaitz Oraa
Eneko Gutierrez, galako aurkezlea, magia komikoa eta ekitaldiaren sustatzailea
Sarreren aurre-salmenta on-line egin daiteke dagoeneako, https://latxartegisarrera.sacatuentrada.es loturan.
Sarrerarik geratzen bada, abenduaren 12an, aretoko leihatilan jarriko dira 18:00etan.
Sarreren prezioa: 5€-takoa izango da.
Azken bi edizioen arrakastaren ondoren, Eneko Gutierrez legazpiar magoak, galen kudeatzaileak, aurtengoan asteburu osoko jaialdia proposatuko digu, Magia Jiji-Jaja Jaialdia, larunbat eta igandeetako ekitaldiak herriko beste eragile batzuekin elkarlanean bideratuz.
Hona asteburu osoko egitaraua:
MAGIA JIJI-JAJA JAIALDIA- Abenduak 12,13 eta 14
12, OSTIRALA: Euskal magoen III Magia Gala: Oier Jurado (Enzo Magoa), Julen Magoa, Alaitz Oraa eta Eneko Gutierrez. 19:00etan Latxartegi Aretoan. Legazpiko Udalak antolaturik.
13, LARUNBATA:
11:30ean: Gertuko magia “Merkatarien Misterioa” ikuskizuna, Eneko Gutierrez eta Oier Jurado magoein, 11:30ean Euskal Herria plazatik abiatuta. Ilintirekin elkarlanean.
19:00-20:00:MAGIA POTEOA. Erdiguneko tabernetan arituko dira , Jerry, Carlitos, Andoni, Xabi Garmendia, Asier Saizar, Ruben Rofriguez, Iagomago, Beñat Zubizarreta, Alex de la Morena eta Maria Arandia, KATE Elkartearen babesarekin.
23:00: Magia gala bihurria, Gaztetxean (+18). Jerry Zhang, Carlitos, Fernando de Rozas, Oier Jurado, Unai Jurado, Iagomago, Julen magoa, Andoni Zapatilletan eta Eneko Gutierrez. LGAren babesarekin.
14, IGANDEA: Magia ikuskizuna- Andoni Zapatilletan. 17:00etan Chillida Lantokin. Lenburrekin elkarlanean
